MENDATA Institutuko kide agurgarriok:

 COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du  martxoaren 13tik aurrera. Ondorioz, bertan behera geratzen da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru lurralde historikoetako ikastetxeetan aurrez aurreko eskola-jarduera guztia.

 Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten.

 Horregatik, ikastetxeetako langileak beren ohiko ordutegian egongo dira. Aldi horretan, irakasleei dagokie material didaktikoa prestatzea eta ikasleen eskura jartzea, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten.

 Horrez gain, Osasun Sailak gomendatzen du, nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu dezatela taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. Era berean, osasun-agintarien gomendioak betetzeko eskatzen dizuegu, hartutako neurriek birusa kontrolatzen lagunduko dutelakoan. Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerei dagokienez, Osasun Sailaren jarraibideak bete behar dira. Une honetan horiek saihestea gomendatzen du Sail horrek. Ikastetxeak zabalik izango dituzte familiekin komunikatzeko ohiko bideak, horri buruzko informazio eguneratu guztia helarazteko.

EUSKARALDIA

 

 Euskaraldia gainean dugu.

Anima zaitez "Belarriprest" edo "Ahobizi" izatera.

Egin klik irudian

 

Irakurzaletasuna

Irakurzaletasuna
bultzatzeko daukagun plana, urriaren 30ean jarriko dugu martxan.
 

4. mailako ikasleen orientazioa

DBH ondoren zer?

Zenbaki berria

Institutuko telefono

zenbakia aldatu denez,

gaurtik aurrera zenbaki

berri honetara

943899265

deitu mesedez.

2019-20 ikasturteko hasera. Guraso-bilerak

null

Guraso-bilerak urriaren 9an

 

18:00etan, 3. eta 4. mailak (1. solairuan)

19:00etan, 1. eta 2. mailak (2. solairuan)

 

 

Tokia: ikaslearen gelan

Aparkalekua: ikastetxeko jolastoki nagusian

 

 

 

2019 MARTXOAK 8

 GU ERE

MARTXOAK

8

 

MARTXOAK 8

MARTXOAK 8